Usuario :
 Clave : 
    
 
 
Zer / Número 7
 Internet: informazio iturri berria
Iker Merchán 
E. Pombo 
E. García 
 Internet hedabide berria da, baina dagoeneko gehienen-tzat aski ezaguna, izenean behintzat. Edonola ere, oraindik ikerketa ugari egin beharra dago hedabide horren inguruan, bere ondorioak, ahalmenak eta arriskuak zein diren ezagutu, baloratu eta jendeari ezagutarazteko horren erabilpena ahalik eta hoberen izan dadin. Garbi dago Internetek orainarte ezagutzen genituen hedabideen aurrean izugarrizko abantailak eskaintzen dituela: jendearekin harremanetan jarri gaitezke nahiz eta elkarren artean milaka kilometrotako aldea egon; informazio iturri paregabea ere bada, guregandik urruti dauden informazioak atxikitzeko ahalmena baitu, eta hori baino gehiago, irudia, soinua eta testu idatziak nahasten diren euskarri baten aurrean aurkitzen gara. Aukerak beraz anitzak dira. Ez dezagun pentsa, ordea, guztia ona denik. Izan ere, jatorrizko dokumentuak kopiatu ahal izatea, legedi baten gabezia, ordenadoreak eragin dezakeen menpekotasuna edo informazio kopuru handiak dakarren nahasmena. Kontuan hartu beharreko aspektuak dira.Lehen ere esan dugu: Internet oraindik gaztea da, eta gizarteak dauka bera hezitzeko betebeharra. Aurre egin behar zaio egoerari eta berandu izan baino lehen bidea zuzendu behar dugu. Azken finean, beste hedabide bat baino ez da; lehenago egunkaria, irratia edo telebista izan ziren modu berean.
 
Diseño y desarrollo por: SPL Sistemas de Información
  Copyright 2003 Quaderns Digitals Todos los derechos reservados ISSN 1575-9393
  INHASOFT Sistemas Informáticos S.L. Joaquin Rodrigo 3 FAURA VALENCIA tel 962601337